22 edizioa 1987
-
1987ko uztailaren 21etik 26ra
Jazzaldirik bariatuenetakoa estiloei dagokienean: abangoardia (Ornette Coleman, Don Cherry, Art Ensemble of Chicago), erritmo latindarrak (Tito Puente Celia Cruzekin), ahots bikain bat (Sarah Vaughan), hiru gitarra hoberenetakoak (McLaughlin, Paco de Lucía, Stanley Jordan), Stan Getz eta Dexter Gordonen balada samurrak, eta Branford Marsalis eta bere laukotearen freskotasuna.
Belodromoaz gain, Antzoki Zaharra erabili zen lehiaketarako eta doako kontzertu pare bat emateko (Richie Cole saxofoijolea, Tiepold-Frey alemaniar bikotea, eta Tales of Time talde suediarra). Gainera, Dirty Dozen Brass Band-a ibili zen kaleak alaitzen, jazzeko filmeak eman ziren, eta gauez jam-saioak hiriko hiru tabernetan: Etxekalte, Be-Bop eta Altxerri. Laburbilduz, gusto guztietarako jazza eta alde guztietan.
Nazioarteko lehiaketak oso maila ona eman zuen, Epaimahaiak goraipatzerainokoa, hain zuzen. Nahikoa da esatea irabazleak, City College of New York Quintet, Ron Carterren ikasleak zirela.
Gertaera bitxia, Ornette Colemanek jarri zuen, kosher zen jakia eskatu baitzuen, zerrikirik ez ziotela zerbitzatzen ziurtatzeko. Antolatzaileek, errabinorik ezean, euskal erara prestaturiko arrain eder bat eman zioten saltsan.
Honelako eskakizunak ikusita, pentsa daiteke musikariak arrarokeriaz betetako pertsonak direla, baina Donostiatik pasa diren gehienak jende xumea dira, divoen hanpuruskeriarik gabeak. Kontratuan klausula bereziren bat ezartzen zenean, askotan managerren inposaketak izan ohi ziren musikarienak ez baino.
Salbuespenak ere izan ziren, jakina: Gato Barbierik telefonodun limusina eskatu zuen; Chick Coreak fruta eta landare-saski oso xehekatu bat, apio gordina barne zuela; Woody Hermanek Frantzian bakarrik aurki zitekeen marka berezi bateko vodka nahi zuen. Bitxienetakoa Woody Shaw izan zen: tai ji egiten zuen eta Ulia mendira eraman behar izan zuten, behar zuen bakardadez inguratuko bazen.
-
1987ko uztailaren 21etik 26ra
NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Alemania
Rainer Pusch QuartetEspainia
Kursaal Jazz
Roda de SaxosEstatu Batuak
City College of New York QuintetLehen saria: City College of New York Quintet
Bigarren saria: Roda de Saxos
Bakarlaririk onenaren saria: Tim Quimette, City College of New York Quintet-eko tronpetajoleaEUSKAL HERRIKO LEHIAKETA
Jazz-2
Sabana
Sebastiana Jazz QuartetLehen saria: Sabana
Bigarren saria: Sebastiana Jazz Quartet
Bakarlaririk onenaren saria: Lola Merino, Jazz-2-ko abeslariaPROFESIONALAK
Dirty Dozen Brass Band
Gregory Davis (tronpeta)
Efrem Towns (tronpeta)
Kevin Harris (saxo tenorra)
Roger Lewis (saxo sopranoa, saxo baritonoa)
Charles Joseph (tronboia)
Kirk Joseph (tuba)
Jenell Marshall (kaxa, ahotsa)
Benny Jones (dunbala)Matthias Frey-Wolfgang Tiepold
Matthias Frey (pianoa)
Wolfgang Tiepold (baxua)Richie Cole All Stars
Richie Cole (saxo altua)
Hank Crawford (saxo altua, saxo tenorra)
Emily Remler (gitarra)
Marshall Hawkins (baxua)
Victor Jones (bateria)Sarah Vaughan and Her Trio
Sarah Vaughan (ahotsa)
George Gaffney (pianoa)
Andy Simpkins (baxua)
Harold Jones (bateria)Tales of Time
Mats Holmquist (konposaketak)
Lena Willemark (ahotsa)
Labyrinth (jazz boskotea)
Tales of Time (hari laukotea)Branford Marsalis Quartet
Branford Marsalis (saxo tenorra, saxo sopranoa)
Kenny Kirkland (pianoa)
Delbert Felix (baxua)
Lewis Nash (bateria)John McLaughlin-Paco de Lucía-Al Di Meola
John McLaughlin (gitarra)
Paco de Lucía (gitarra)
Al Di Meola (gitarra)Stanley Jordan
Stanley Jordan (gitarra)Tito Puente Latin Jazz Ensemble + Celia Cruz
Celia Cruz (ahotsa)
Tito Puente (tinbalak, bibrafonoa)
Jimmy Frisaura (tronpeta, tromboia)
David Rodríguez (tronpeta)
Mario Rivera (saxo tenorra, saxo baritonoa, flauta)
John Rodríguez Jr. (bongoak)
José Madera (kongak)
Elio Osacar (pianoa)
Bobby Rodríguez (baxua)
Pedro Knight (zuzendaria)Dexter Gordon Quintet
Dexter Gordon (saxo tenorra)
Bobby Hutcherson (bibrafonoa)
Cedar Walton (pianoa)
Pierre Michelot (baxua)
Billy Higgins (bateria)Stan Getz Quartet
Stan Getz (saxo tenorra)
Kenny Barron (pianoa)
Rufus Reid (baxua)
Victor Lewis (bateria)Ornette Coleman’s Prime Time + Don Cherry
Ornette Coleman (saxoa)
Don Cherry (tronpeta)
Denardo Coleman (bateria)
Calvin Weston (bateria)
Al McDowell (baxua)
Jamaaladeen Tacuma (baxua)
Charles Ellerbe (gitarra)
Bern Nix (gitarra)Art Ensemble of Chicago
Lester Bowie (tronpeta, perkusioa)
Roscoe Mitchell (tronpeta, perkusioa)
Joseph Jarman (saxoa, perkusioa)
Malachi Favors Maghostut (baxua, perkusioa)
Famoudou Don Moye (bateria, perkusioa) -