14 edizioa 1979
-
1979ko uztailaren 20tik 24ra
Urte honetan lekualdatu zen Jazzaldia Belodromora, eta hurrengo hamarkada osoan hantxe geratuko da.
Bazen antolatzaileen aldetik halako beldur pixka bat, erraldoikeria-arriskua baitzekarren urrats hori emateak. Baina Jazzaldiak ekartzen zituen figura handiak ikusteko geroz eta sarrera-eskari handiagoa zegoen eta Polikiroldegia txikia gertatzen zen.
Gainera, Trinitate Enparantzaren ezaugarri zen musikarien hurbiltasuna galdu egiten zen eta Belodromoa sonorizatzea ez zen batere erraza, nahiz eta urteak joan ahala, nahiko soinu ona lortu zuten.
Azkenean, bai aldekoek eta bai aurkakoek, denek izan zuten arrazoi: alde batetik, Belodromoa beharrezkoa zen, ondorengo ekitaldietan argi geratu zen bezala. Hamar mila pertsonatik gorako kontzertuak dezente izan ziren (B.B. King-ek 7.000 bildu zituen 1979an); bestalde, aurrekontuak izugarri puztu ziren, eta horrek kinka larria sorrarazi zuen handik urte batzutara ikuskizun-eskaria gainbehera etorri zenean.
Antolakuntza aldetik izan zen beste aldaketarik ere: amateurren lehiaketa emanaldi bakar batera mugatu zen, parte-hartzaile-kopurua gutxitu eta lehen eta bigarren sari bat bakarrik eman ziren, estilorik bereizi gabe. Jam-saioak kendu egin ziren, aurreko urtean ez zutela behar bezala funtzionatu juzgatu baitzen.
-
1979ko uztailaren 20tik 24ra
AFIZIONATUAK
Alemania
Frey-Tiepold
The Quartet & BrassBritainia Handia
The Tony Leigh QuintetEspainia
JazzomTxekoslovakia
Stars of Dixie PragueLehen saria: Jazzom
Bigarren saria: The Tony Leigh Quintet
Bakarlaririk onenaren saria: Matthias Frey, biolontxelojolea, eta Wolfgang Tiepold, pianojoleaPROFESIONALAK
Música Urbana
Joan Albert Amargós (teklatuak)
Carles Benavent (baxua)
Salvador Font (bateria)
Jaume Cortadellas (flauta)
Matthew Simon (tronpeta)Cuarteto de Vladimiro Bas
Vlady Bas (saxo altua)
Alvaro Is (pianoa)
Eduardo Medina (baxua)
Enrique Llacer “Regolí” (bateria)Jordi Sabatés
Jordi Sabatés (pianoa)
Carles Benavent (baxua)
Salvador Font (bateria)
Matthew Simon (tronpeta)B.B. King Blues Band
B.B. King (gitarra, ahotsa)
Edgar Synigal (saxo baritonoa)
Calep Emphrey Jr. (bateria)
Leonard Gill
Russell Jackson
Calvin Owens
John Cook
Conrad Josephs
Phil Blackman
Sonny Lalane
Steve SheraedWoody Herman Orchestra
Woody Herman (klarinetea)
William Byrne
James Bolden
Tim Burke
Bill Stapleton
Nelson Hinds
Martin Johnson
Dave Lalama
Robert Leonard
Richard Mitchel
James Powell
José Rodríguez
Larry Shunk
Gary Smulyan
Frank Tiberi
David LaroccaDave Brubeck Quartet
Dave Brubeck (pianoa)
Christopher Brubeck (baxua)
Randy Jones (bateria)
Jerry Bergonzi (klarinetea, saxo sopranoa) -