single

ARTISTAK

North Mississipi Allstars

0

North Mississippi Allstars Foto Web Jazzaldia 900x500

Luther Dickinson (gitarra, ahotsa), Cody Dickinson (bateria, ahotsa), Carwyn Ellis (baxua)

Luther eta Cody, Jim Dickinson ekoizle eta musikari ospetsuaren semeak, Mississipiko iparraldean hazi ziren musikaz inguratuta, aitak parte hartzen zuen musikaz ez ezik ꟷzeinak izar handiekin lan egin baitzuen, Aretha Franklin, The Rolling Stones, Ry Cooder, The Flamin’ Groovies eta Willy DeVille besteak besteꟷ bizi ziren inguruneko blues landatarra ikusiz eta entzunez ere ꟷMississippi Fred McDowell, R.L. Burnside, Otha Turner…ꟷ

1996an Luther eta Cody Dickinson anaiek North Mississippi Allstars sortu zuten. Luther ahotsean eta gitarra, cigar box, baxua, bateria eta mandolina jotzen, eta Cody ahotsean ere, eta bateria, gitarra, perkusioa eta teklatua jotzen.

Beren estreinako LPa, Shake Hands With Shorty (2000), Grammy sarietarako izendatua izan zen Blues Garaikideko Album Onenaren kategorian; ordutik beste hiru aldiz izendatu izan dituzte. 13 disko argitaratu dituzte, eta taldea aldatuz eta kolaboratzaile berriak hartuz joan dira. Urte hauetan guztietan Dickinson anaiek, besteak beste, artista hauekin lan egin dute: Mavis Staples, John Hiatt, Charlie Musselwhite, Tedeschi Trucks Band, Black Crowes, Otha Turner…

Set Sail (2022) azken diskoan Lamar William Jr, Allman Brothersen baxuaren semea, ahotsean, eta Jesse Williams, baxuan, gehitu dira taldera. Horrela batu dira primeran elkar hartzen duten lau artista, guztiak bigarren edo hirugarren belaunaldiko musikariak, musika eguneroko bizitzaren parte den eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen den familietakoak.

North Mississipi Allstars AEBko sustrai musikaren erreferentea da; bluesarekin oso lotua eta hainbat estiloren eragin handiak biltzen dituena, tartean soula, hegoaldeko rocka, folka, rock psikodelikoa, Jazza…