single

57 JAZZALDIAK NFT-N ESKAINIKO DU BERE KARTELA

0

NFTBerriaWeb

NFTn dohainik Ane Pikazak egindako kartelaren 57 kopia

Donostiako 57 Jazzaldiak aurtengo kartelaren edizio mugatuko (57 kopia) sail bat eratu eta argitaratuko du NFT formatuan. Kartela Ane Pikazak egina da eta Jazzaldiaren Besarkada izenburua du. Kopia horiek dohainik eskuratu ahal izango dira datorren ekainaren 22tik aurrera, 11:30ean, gure webgunearen bidez. Bertatik egin ahal izango da eskaera (kopia bakar bat pertsonako, 57 kopiak agortu arte) eta bertan ematen dira eskaera egiteko argibideak eta NFT bat zer den eta nola funtzionatzen duen jakiteko informazioa ere.

Horrela, teknologia hau erabiltzeko lehen urratsa ematen dugu, zerbitzu bat eskaini ahal izateko mota honetako arte-sorkuntzak, Jazzaldiak eratutakoak, formatu digitalean eta ziurtatuta erosi eta bildu nahi dituztenei.

NFTak eskatzeko jarraitu beharreko urratsei buruzko informazioa eskuragarri dago gure webgunean. Kopia bakar bat eskuratu ahal izango da pertsonako eta 57 kopiak agortu arte, 0 €-tan.

Prozesu hau sortu eta abiarazteko Bakarts enpresarekin aritu gara lankidetzan. NFT hauen sortze-prozesurako blockchain Polygon sarearekin lan egin dugu. Sare horren teknologiari esker oso baxua da NFTen transakzio- eta sortze-prozesuaren energia-kontsumoa. NFT batek plataforma honekin sorrarazten duen energia-kontsumoa kreditu-txartel batekin egindako transakzio batenaren baliokidea da.

Iturria: https://blog.polygon.technology/polygon-the-eco-friendly-blockchain-scaling-ethereum-bbdd52201ad/