single

Joan Baez, Jamie Cullum, Diana Krall, John Zorn, Donny McCaslin, Maria Schneider, Silvia Perez Cruz, Joshua Redman, Joe Jackson eta Neneh Cherry dira 54. Heineken Jazzaldiko kartel-buruak

0

Jamie-Cullum

Guztia prest dago Jazzaldirako, zeina Donostian garatuko baita uztailaren 24tik 28ra bitartean: 100 emanaldi eskainiko dira 15 agertokitan, eta horietatik bi heren baino gehiago doan izango dira

John Zornek jasoko du 2019ko Donostiako Jazzaldia Saria

54. Heineken Jazzaldia Donostian ospatuko da uztailaren 24tik 28ra bitartean, biak barne. 100 emanaldiko egitarautik, kontzertuen hirutatik bi baino gehiago doan izango dira ikus-entzuleentzat, 15 agertokitan. Iaz Jazzaldiak 171.500 ikus-entzule bildu zituen bere agertoki-esparruetan, non sartzen baitira Zurriolako Hondartza, Kursaal Auditorioa, Trinitate Plaza eta Victoria Eugenia Antzokia, guztiak ere toki enblematikoak gure hirian.

Jazzaldira datozen lehen mailako izarren artean daude Joan Baez, Jamie Cullum, Diana Krall, John Zorn, Donny McCaslin, Maria Schneider, Silvia Perez Cruz, Joshua Redman, Joe Jackson eta Neneh Cherry. Baina zerrenda luzeagoa da, gurean izango baitira Houston Person, Charles McPherson, Atomic, Moppa Elliott, Martirio & Chano Domínguez, Zahara, Dorian eta egungo jazz japoniarraren zenbait ordezkari ere, horien artean Eri Yamamoto eta Chihiro Yamanaka.

Donostiako Jazzaldia Saria

Donostiako Jazzaldia Saria 1994an ezarri zen jazzaren iraganean eta orainaldian garrantzi handia izan duten artisten ibilbidea eta etsenplua aitortzeko.

2019ko saria John Zorn estatubatuar saxofonista eta musikagileari emango zaio, Jazzaldiaren barruan, ez da alferrik ezinbesteko figura abangoardiako jazzaren eremuan.

Sarituen zerrenda txundigarrian jazzeko hainbat talentu printzipal aurki daitezke, horien artean, Doc Cheatham, Hank Jones, Chick Corea, Kenny Barron, Ray Brown, Elvin Jones, Keith Jarrett, Herbie Hancock, Shirley Horn, Wayne Shorter, Toshiko Akiyoshi eta Ellis Marsalis.