single

MUSIKA ONAZ BLAITUTAKO JAZZALDIKO IGANDEA

0

Atzo, Jazzaldiko agertokietan eskainitako musikak sekulako indarra eta pasioa transmititu zioten bertaratutako publikoari, besteak beste, Keler Gunean Arde Bogoták eta Tiken Jah Fakolyk emandako kontzertuetara bertaratu zirenei.

Arde Bogotá_242 © lolo vasco Tiken Jah Fakoly_047 © lolo vasco

Skoda San Telmo Museoko klaustroan garatzen ari den Piano Solo zikloa Eri Yamamotoren kontzertuaren lekuko izan zen; pianista japoniarren emakumezko ordezkaria aurtengo zikloan.

Eri Yamamoto_39 © lolo vasco

Jazzaldiaren 58. edizio honetan, egun gutxitan “sold out” txartela zintzilikatu zuen kontzertuetako bat Ben Harper & The Innoncent Criminalsena izan zen. Atzoko kontzertuan, abeslari estatubatuarraren ahots leun eta hipnotikoak, bere gitarra espresibo eta zoragarriak lagunduta, liluratuta utzi zuen Kursaaleko publikoa.

Ben Harper & The Innocent Criminals_050 © lolo vasco

TxikiJazzen barruan, kontzertu bana eskaini zuten Five Starsek, Chillida Lekun, eta Michele Hendricks & Ronald Baker Projectek, Garberan.

Jarraian ikus ditzakezu atzoko JazzEñeko kontzertuak, Carles Margarit Quinteto eta NGBM Cuarteto taldeenak:

Carles Margarit Quinteto_11 © lolo vasco NGBM Cuarteto_27 © lolo vasco

The Mississipians taldeak eta Sara Dowlingek bigarren kontzertua eman zuten atzo. Frigo Gunean izan zen eta Arnaud Labastie Triok jarraitu zien.

Sara Dowling_018 © lolo vasco Arnaud Labastie Trio_04 © lolo vasco

Les Cuisinieres eta Lufti Jakfar’s Sixth Trio Fnac Gunean aritu ziren, eta Jerry Bergonzi Quartet Garberan.

Les Cuisiniere_11 © lolo vasco

Garbera - JERRY BERGONZI QUARTET 23.07.23 © Jokin Fernández-25

Gaua heltzean Nauticool agertokiari darion xarma bereziak Blue Lab Beatsen erritmo jazztronikoak inguratu zituen, Jazz, hip-hop, afrobeats, soul eta elektronikaren fusio sofistikatu eta moldakor batean.

Blue Lab Beats_06 © lolo vasco
María Cristina Hotelera bertaratu zirenek Eri Yamamotoren pianoaren melodiekin lagundutako afari eder batez gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Eri Yamamoto Trio_05 © lolo vasco

Trinitate Plaza, berriz, agertoki bikaina izan zen, batetik, Jazzaren historia bizia izateagatik Donostiako Jazzaldia Saria jasotako Abdullah Ibrahimen jazz introspektiboaz eta lirikoaz eta, bestetik, genero honen sinbolo garaikide eta gazteena den Nubya Garcia saxofonista eta konpositore londrestarraren emanaldiaz gozatzeko.

Abdullah Ibrahim Trio_50 © lolo vasco Nubya Garcia_079 © lolo vasco