single

Programazio berezia Jazzaren Nazioarteko Egunerako

0

Bihar, apirilak 30, osteguna,  Jazzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin egingo du bat Donostia Kulturak eta arreta berezia eskainiko dio jazzari eguneko programazioan.

Eguna hasteko, goizeko 8:00etatik 10:00etara bitartean, DK Irratiko Ispilu Beltza irratsaioak jazza izango du gai nagusi eta Miguel Martín Heineken Jazzaldiko zuzendaria, Ainara Ortega kantaria eta Iñaki Salvador piano-jotzailea gonbidatuko ditu euskal jazzaren panoramaz hitz egiteko. Saioa 107.4 FM frekuentzian eta DK Irratiaren webgunean entzun ahal izango da.
Arratsaldeko 19:00etan Paul San Martín piano-jotzaile donostiarrak blues eta jazz doinuz jositako kontzertua eskainiko du Antzokia Etxean egitarauaren baitan.

Jazz gehiago ere izango dugu. Heineken Jazzaldiko zuzendari Miguel Martínek  euskal jazz musika zerrenda hau atondu du Jazzaren Egunerako. Gainera, Heineken Jazzaldiko JazzaldiaEtxean atalean jazz musikari handien bideo eta abesti zerrenda ugari topatuko duzue #JAZZDAY special #playlistean.

Horiez gain, ospakizun eguna luzatu nahi dutenek, ETB1ek maiatzaren 2tik uztailaren 4ra bitartean, larunbatero, gauerdian emango dituen  54 Heineken Jazzaldiko kontzertuak (2019 ikusi ahal izango dituzte. Besteak beste, Jamie Cullum, Elkano Browning Cream, Charles Mcpherson Quartet edota Sílvia Pérez Cruz-Toquinho-Javier Colina artisten zuzenekoak emitituko dituzte.

l_48378722392_9c0c07d051_o1-1

Argazkia: Spread Your Wings. 2019. Lolo Vasco-Heineken Jazzaldia.