single

SALGAI DAUDE SARRERAK VADIM NESELOVSKYIK UKRAINAR HERRIARI LAGUNTZEKO CHILLIDA LEKUN EMANGO DUEN KONTZERTURAKO

0

Vadin Web

Vadim Neselovskyi pianista ukrainarra uztailaren 20an eta 21ean arituko da 57 Jazzaldian, Odessa Suite bere proiektua aurkezten. Bi kontzertuetatik lehena uztailaren 20an izango da Chillida Leku Museoan, aurre-Jazzaldi moduan, eta sarrerak salgai daude jada. Bigarren kontzerturako sarrerak apirilean zehar jarriko dira salgai.

Pianista birtuosoa eta moldakorra, konpositorea eta inprobisatzailea, talde propioen liderra eta kolaboratzaile baloratua, artista ukrainarrak oso estilo pertsonala duten piezak sortzen ditu, asmamenez eta ustekabeko uneez beteak; oso musika berezia, inspirazioz blaitua. Bere azken proiektua Odessa Suite da, eta bere historia pertsonala eta Ukrainako hiri horrekin duen harremana kontatzen digu bere bitartez Neselovskyik, bertatik egindako irudimenezko tour batean.

Vadim Neselovskyiren bi kontzertuak ongintzazkoak izango dira, ukrainar herriari laguntzeko. Lortzen diren irabaziak Chernobil Elkartera bideratuko dira; elkarte honek hondamendi nuklearrak erasandako lekuko haurrekin dihardu lanean 1996az geroztik, eta oraingoan ere mobilizatu da gerra izugarri honen ondorio suntsitzaileak aritzen laguntzeko.

 

Logo Chernobil