single

TRINITATE PLAZAKO BIZITASUN HANDIKO GIROAK EMAN ZION AZKENA JAZZALDIAREN 58. EDIZIOARI

0

Bamba Wassoulou Groovek eta Joss Stonek berealdiko amaiera eman zioten aurtengo Jazzaldiari, Trinitate Plazan, Maliko taldearen alaitasun eranskorrarekin eta artista britainiarraren ahalmen handiko ahotsarekin; azken honen estilo sentimentala, zenbaitetan lazgarria, baita delikatua eta oso intimoa ere, soul erritmoekin uztartu zen.

Bamba Wassoulou Groove_06 © lolo vascoJoss Stone_44 © lolo vasco

Jazzaldiaren edizio honetan Japoniako pianistak izan dira protagonista San Telmo Museoko klaustroan; bertan, Hakuei Kim birtuosoak eman du azkeneko kontzertua.

Hakuei Kim_23 © lolo vasco

Bandolero perkusionistak flamenko aireak ekarri zituen Victoria Eugenia Antzokira, eta bertan Gonzalo del Valek emandako kontzertua izan zen jarraian.

Bandolero Cuarteto_49 © lolo vasco

Gonzalo del Val_19 © lolo vasco

Rocio Márquez & Bronquiok, biek bat eginda, musika urbanoa eta elektronikoa flamenkoarekin eta cantearekin uztartzen dituen lana aurkeztu zuten Kursaal Auditorioan.

Rocío Márquez & Bronquio_71 © lolo vasco

Frigo Gunean, Fnac Gunean eta Garberan doan eskaini ziren kontzertuak elkarren segidako egunetan, arratsaldeko eta gaueko saioetan, eta ondokoak aritu ziren bosgarren eta azken egunean: Mikel Legasa’s Quintet, Pacific Jazz Ambassadors, Xavi Maldonado & David Cid Quartet, Kinkfolk, Bengue eta Olana Liss.

Xavi Maldonado & David Cid Quartet_01 © lolo vasco Olana Liss_12 © lolo vascoKINKFOLK 25.07.23 © Jokin Fernández-10

Ramada Inn talde oñatiarra eta Nauticool agertokia konbinazio perfektua izan ziren gaua heltzean Jazzaldiari amaiera ahaztezin bat emateko.

Ramada Inn_61 © lolo vasco