single

ARTISTAK

Gregory Porter

0

Porter Foto Web Jazzaldia 900x500

Gregory Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Emanuel Harrold (bateria), Tivon Pennicott (saxoa), Jahmal Nichols (baxua), Ondrej Pivec (Hammond)

Gregory Porter abeslari dotorea eta sofistikatua da, ahots paregabe, boteretsu, sentsual eta erakargarri baten jabe. Porterren maisutasun bokala, bere intentsitate emozionala, generoak gainditu eta publikoarekin konektatzeko duen trebetasuna, bere figura itzela, bere estilo denboragabea… dira Gregory Porter egungo Jazzean diren abeslari onenentzat hartzeko arrazoietako batzuk.

Baritonoak, jatorriz Sacramentokoak, beka bat jaso zuen San Diego State University-n football amerikarrean jokatzeko. Aurreneko urtean, ordea, sorbaldako lesio bat izan zuen, eta horrek behartu zuen kirola uztera. Hala, harrezkero dihardu Porterrek kantuan. Bluesaren, gospelaren eta soularen eraginak jaso ditu, eta miresten dituen abeslarien artean daude Nat King Cole, Joe Williams, Donny Hathaway, Ella Fitzgerald, Marvin Gaye eta Stevie Wonder. 38 urterekin egin zuen debuta, Water (2010) diskoarekin, eta ordutik beste lau bakarkako lan argitaratu ditu, 7 izendapen eta bi sari jaso ditu Grammy sarietan, milioika disko saldu ditu eta 1.600 milioi stream baino gehiago ditu.

Gregory Porter 2013an etorri zen lehen aldiz Jazzaldira, oraindik nahiko abeslari ezezaguna zenean. Kursaaleko terrazetan emandako lehen kontzertuaz geroztik, abeslari handi honen bilakaera jarraitu ahal izan dugu, urteen poderioz gaur egun dena bihurtu arte, izar bat, XXI. mendeko Jazzaren ahotsik onenetakoa.