single

ABDULLAH IBRAHIM, ENRICO RAVA ETA YOSUKE YAMASHITA SARITUKO DITU 58 JAZZALDIAK

0

DONOSTIAKO JAZZALDIA UZTAILAEN 21ETIK 25ERA IZANGO DA ETA 90 KONTZERTU ESKAINIKO DITU 16 AGERTOKITAN

Aurtengo Jazzaldiak lehen mailako artista ugari izango ditu, eta azken prestaketak egingo ditu hiriak izar handiz betetako jaialdi handi batez gozatzeko.

Aurtengo Jazzaldiak lehen mailako artista ugari izango ditu, eta azken prestaketak egingo ditu hiriak izar handiz betetako jaialdi handi batez gozatzeko.

16 agertoki egongo dira: Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Kutxa Fundazioa (Tabakalera), Club Aretoa, Nauticool, Garbera, San Martin Merkatua, Irun, Fnac Foruma eta María Cristina Hotela. Guztira 90 kontzertu izango dira, horietatik 60 dohainik, 25 tokiko taldeenak, 9 familientzat Txikijazzaren hamaikagarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren ─Espainiako Jazzaren erakustaldia, aurten berriro izango duguna Donostiako Jazzaldian─ bederatzigarren ediziokoak, 4 Katapulta zirkuitukoak…

Aldez aurretik iragarri dugun programazioan izar handiak eta artista ospetsuak daude, besteak beste Norah Jones, Ben Harper, Joss Stone, Pat Metheny, Village People, Abdullah Ibrahim, Kenny Barron, Enrico Rava, Bill Frisell, Tiken Jah Fakoly, Yosuke Yamashita, Fred Wesley & The New J.B.’s, Jerry Bergonzi, Eri Yamamoto, Bamba Wassoulou Groove, Michele Hendricks & Ronald Baker Project…

Datozen urteetan Jazzaren ibilbidea definituko duten artista berriak ere daude: Julian Lage, Nubya Garcia, David Helbock, Blue Lab Beats, Ezra Collective, Ill Considered, The Side Effects, Five Stars, Conversessions, Bengue…

Eta proposamen ugari, gertuagoko artistenak: Viva Suecia, ZETAK, Arde Bogotá, Elena Setién, Rocío Márquez & BRONQUIO, Niño Josele, NGBM Cuarteto, Gonzalo del Val, Arima Soul, Lucía Rey, Kinkfolk, Olana Liss, Amaika Rude…

Horiei guztiei, uztailaren 20an, Euskorleans proiektua gehituko zaie, euskal musika eta dantza, brass bandak eta New Orleanseko Jazza uztartzen dituena. Jai giroa nagusi izango den ospakizun alaia, hurrengo egunean, uztailaren 21ean, hasiko den Jazzaldiaren etorrera iragartzeko balioko duena.

Donostiako Jazzaldia Sariak:

Donostiako Jazzaldia sariak hiru artistari emango zaizkie Jazzean egina duten ibilbide luzea aintzatesteko. Hauek dira: Abdulah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita.

Abdullah Ibrahim Jazzaren historia bizia da, Hegoafrikako musikarien belaunaldi bikain baten sinboloa eta estandartea. 70 urtetik gorako ibilbidean, Hegoafrikako jeinua mundu osoan txalotu dute. Guk, Jazzaldian, zortea izan dugu Ibrahim 5 aldiz ikusi eta entzun ahal izateko. Kontzertu magikoak eskaini zizkigun, haietaz gozatu ahal izan zituztenen oroimenean jarraitzen dutenak oraindik ere.

Enrico Rava Italiako Jazz musikaririk ezagunena eta nabarmenena da mundu mailan. Hirurogeiko hamarkadan nazioarteko ospea azkar lortu ondoren, tronpetista eta konpositore italiarrak, sei hamarkadako ibilbide profesionala bildua duenak, musikaririk aktibo eta urdurienetakoa izaten jarraitzen du, beti proiektu original askotan murgildua, eta tronpetista gailenetakoen artean kokatua. Bere soinua berehala antzemateko modukoa da, eta bere musika ideia zeharo originalen jario etengabe bat da.

Yosuke Yamashita Japoniako Jazzaren historian den figura gailenetako bat da, zalantzarik gabe, eta urteetan Japonia munduko herrialde jazzitikoenetako bat izaten gehien lagundu dutenetako bat. 1942an Tokion jaioa, Yamashita oso famatua da bere herrialdean, eta bere estilo leherkorrarekin, garai guztietako Jazz pianista onenetakoentzat hartzen da mundu osoan.

Heriotza Korridoretik: Keith LaMar – Freedom First

Freedom First izenburupean, Albert Marquès Jazz pianista katalanak zuzenean aurkeztuko du Keith LaMarrekin grabatutako diskoa, 1993an Estatu Batuetan heriotza zigorra ezarri zioten presoarekin. Agertokian izango diren 4 musikariei, hurrunetik, Keith LaMarren ahotsa gehituko zaie, presente egongo baita bere ahotsaren grabazioen bitartez. Gainera, espetxetik bertatik zuzenean parte hartuko du kontzertuan, telefonotik.

LaMarrek berak pare bat mezu bidali digu babesa eskatuz eta Club aretoan, uztailaren 24an eta 25ean, 20:00etan emango diren bi kontzertuak gomendatuz (15€ – Sarrerak gure webgunean eta leihatiletan salgai).

Streaming:

FCC Victoria Eugenia Antzokian egingo diren JazzEñeko 8 kontzertuak zuzenean jarraitu ahal izango dira. Streamingerako sarbidea gure webgunearen eta Youtubeko kanalaren bidez egongo da eskuragarri.

Jazzinema:

Jazzaldiarekin batera, aurten, uztailaren 7tik aurrera, Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Jazzinema zikloaren zazpigarren edizioa ospatuko da, zinemaren eta jazzaren arteko harreman apartaz gozatzeko aukera ematen diguna.

Babesleak eta laguntzaileak:

Donostiako Jazzaldiak Keler, Eusko Jaurlaritza (Kultura eta Turismo Sailak), Gipuzkoako Foru Aldundia eta INAEMen babesa izaten jarraitzen du. Gainera, hainbat marka eta erakunderen laguntza jasotzen du, besteak beste hauena: Frigo, El Diario Vasco, Kutxabank, Škoda, Kutxa Fundazioa, Sgae Fundazioa, FCC, Fnac, Garbera, San Telmo Museoa, Chillida Leku, Katapulta Tour Gipuzkoa, EITB, RTVE, Cadena Ser, Pepsi, Euskadiko Filmategia, Euskaltel, San Martin Merkatua, Hotel María Cristina…

Kelerrek, babesle nagusi gisa, bigarren urtez jarraian emango dio izena hondartzako agertoki jendetsuenari Zurriola hondartzan, eta berriro hartuko du Keler Gunea izena.

Nazioarteko lankidetzak:

Donostiako Jazzaldiak musika programazioa zabaltzen eta dibertsifikatzen laguntzen duten nazioarteko erakundeekin lankidetzan dihardu. Hala, aurten hauekin ditugu kolaborazioak: Fundación Japón eta Kanazawa Jazz Street; Lazio Sound eta Instituto Italiano; OARA eta Le Rocher de Palmer; eta Austriako Foro Kulturala.

11 Txikijazz:

Txikijazzaren hamaikagarren edizioaren aurkezpena ekainaren 28an Kutxa Fundazioan, Tabakalerako laugarren solairuan.