single

EUSKAL TALDEEN DOINUAK PROTAGONISTA AZKEN AURREKO EGUNEAN

0

Eusko Labela daraman musika izan zen nagusi atzoko gauean, talde hauekin: Nakar (Nauticool), Bamms (Frigo Gunea), Amaika Rude (Fnac Gunea) eta Zetak (Keler Gunea). Azken talde honek, Pello Reparaz lider duenak, bere kemenarekin eta hitekin −bestea beste Zeinen ederra izango den arrakastatsuarekin− berotu zuen Zurriola hondartzako giroa. Hondartzako kontzertuak itxi zituen Zetakek, eta bere aurretik Ezra Collective taldea aritu zen.

ZETAK_27 © lolo vasco Amaika Rude_01 © lolo vasco Bamms_15 © lolo vasco Ezra Collective_63 © lolo vasco

Kursaalean, Pat Methenyk, bere gitarrarekin eta bere karismarekin, Side-Eye NYC azkeneko proiektua aurkeztu zuen, non musikarien belaunaldi berriei babesa ematen dien berarekin batera txandaka aritzeko aukera emanez.

Pat Metheny_27 © lolo vasco

Trinitate Plazako atzoko aurreneko kontzertuan, Enrico Rava tronpetista eta konpositore italiarrari sei hamarkadatan zehar egindako ibilbide profesionala aitortu zitzaion Donostiako Jazzaldia Sariarekin. Bertan, bere azkeneko proiektua aurkeztu zuen, The Fearless Five, lau artista italiar emergente eta bikain lagun dituela. Jarraian, David Helbock’s Austrian Syndicate taldeak, bost musikari bikainek osatuak, teklatu, sintetizadore, erritmo eta perkusioez bete zuten gaua.

Enrico Rava Fearless Five_34 © lolo vasco David Helbocks Austrian Syndicate_42 © lolo vasco

Alto For Two taldeko saxofonista gazteek eta Niño Joselek bere gitarrarekin parte hartu zuten atzoko JazzEñen.

Alto for Two_10 © lolo vasco Niño Josele_10 © lolo vasco

Kento Tsubosakaren pianoak San Telmo Museoko klaustroa girotu zuen.

Kento Tsubosaka_28 © lolo vasco

Pacific Jazz Ambassadors eta Conversessions taldeen kontzertuek bete egin zuten Kursaaleko terraza.
Hié ahizpen balafonoen eta Vassilena Serafimovaren marinbaren konbinazio ederrak Fnac Guneko giroa animatu zuen Bengue taldearen eskutik.Conversessions_03 © lolo vasco

Bengue_21 © lolo vascoPacific Jazz Ambassadors_23 © lolo vasco

Brian Aching Quartet Fnac Forumeko agertokian aritu zen.

Brian Aching Quartet_02 © lolo vasco

Ohikoa ez bezalako kontzertu formatu batekin aurkeztu zen Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan Freedom First, “Justice for Keith LaMar” kanpainaren barruan sartzen den proiektua. Heriotza-kondenaz kontzientziatzea eta 1993an Estatu Batuetan heriotza-zigorra ezarri zioten LaMar presoaren exekuzioa saihestea du helburu kanpainak. Kontzertua Albert Marquès buru zela aurkeztu zen, agertokian beste hiru musikarik lagunduta. Haiei elkartu zitzaien, urrunetik, Keith LaMaren ahotsa, grabatuta entzun ahal izan zena; espetxetik telefonoz ere parte hartu zuen zuzenean emanaldian.

Freedom First_05 © lolo vasco