single

JAZZALDIAREN 58. EDIZIOA HASI BERRI ETA FESTA GIROA NAGUSI

0

Village Peopleen disco musikaren erritmoek festa giroaz blaitu zuten Jazzaldiaren 58. edizioaren hasiera Keler Gunean. Izan ere, kontzertura bertaratutako milaka pertsonek abestu eta dantzatu zituzten talde estatubatuarraren kanta famatuak.

Village People_07 © lolo vasco

Yosuke Yamashita, pianista japoniarrak −datorren igandean, uztailak 23, Donostiako Jazzaldia Saria jasoko duenak− oraintsu argitaratutako Quiet Memories piano solo albumeko piezekin gozarazi zuen publikoa Skoda San Termo Museoko klaustroan eman zuen kontzertuan, Piano Solo zikloaren barruan; zikloa atzo hasi eta datozen lau egunetan jarraituko du.

Yosuke Yamashita_21 © lolo vasco

Aurtengo Jazzaldian Kenny Barronen kontzertua izan zen Kursaal Auditorioan eskainitako lehena. Aurten egiten ari den biran, pianista eta konpositore hau bere karrerako pieza gailenenak interpretatzen ospatzen ari da bere 80. urtebetetzea, eta oraingo honetan Euskal Herriko Gazte Orkestrak lagunduta igo zen oholtzara.

Kenny Barron With Strings_72 © lolo vasco

Damir Imamović abeslari bosniarraren ahots iradokitzaileak eta Derya Türkan turkiarraren kemençeak estreinatu zuten Frigo Guneko agertokia, eta The Side Effects hirukote norvegiarra ere aritu zen bertan.

Damir Imamovic_15 © lolo vasco The Side Effects_16 © lolo vasco

Fnac Gunean, berriz, Ill Considered eta Jerry Bergonzi Quarteten kontzertuez gozatu ahal izan zuten bertaratuek.

III Considered_020 © lolo vasco Jerry Bergonzi Q_42 © lolo vasco

Sara Dowlingen kanturako dohainak liluratuta utzi zuen Frigo Guneko publikoa bere ahotsari darion berealdiko indar horrekin.

Sara Dowling - Garbera 21.07.23 © Jokin Fernández-5

Nauticool bete eginda egon zen Arima Soul euskal taldearen kontzertuan. Bertan, euskaraz abestutako pieza propioak eta Soularen figura adierazgarrietako batzuen bertsioak interpretatu zituzten.

Arima Soul_55 © lolo vasco

Fnac Forumak Ura Dúoren kontzertua hartu zuen, eta San Martin Merkatuan, berriz, Gonzalo Encinal & Fran Serrano aritu ziren giroa alaitzen.

Ura Dúo_09 © lolo vasco

Gonzalo Encinal & Fran Serrano_02 © lolo vasco

Iago Magoa atzoko TxikiJazzaren protagonista izan zen Garberan.

TxikiJazz -Iago Magoa 21.07.23 © Jokin Fernández-13

Keler Gunean Fred Wesley & The New JBsek eman zioten azkena Jazzaldiaren lehenengo egunari, tronboia eta funk soinuak protagonista izan ziren kontzertu batean.

Fred Wesley & the New JBs_048 © lolo vasco