single

“NON STOP” BIGARREN EGUNA 20 KONTZERTUREKIN

0

Atzo, Norah Jonesen kontzertua Kursaal Auditorioan, gehien esperotako bat izan zen, eta hark ez zion ez huts egin abeslari, konpositore eta pianista iparramerikarrari entzuteko irrikaz auditorioa bete zuen publikoari.

Norah Jones_11 © lolo vasco

Yoshuke Yamashita berriro aritu zen atzo San Telmo Museoan, baina oraingoan pieza klasiko ezagunen gaineko inprobisazioekin.

Victoria Eugenia Antzokian, nazioarteko programatzaileentzako JazzEñe Jazz erakustaldiaren barruan, Lucía Rey pianista eta konpositoreak eman zuen aurreneko kontzertua. Hainbat estilo uztartu zituen, besteak beste, flamenkoa, latin Jazz, musika mediterraneoa, klasikoa, pop… JazzEñeren lehenengo egun horretako beste kontzertuetako bat MOVE laukoteak emandakoa izan zen.

Lucía Rey Trío_71 © lolo vasco MOVE_10 © lolo vasco

Damir Imamovićek aurtengo Jazzaldiko bere bigarren kontzertua Frigo Gunean eman zuen, The Mississippians Big Bandaren ondoren. Xahu euskal taldeak itxi zituen Kursaaleko terrazako kontzertuak.
Trio Nordesteren kontzertuaz gozatzeko agertokia Fnac Foruma izan zen.

The Mississippians_22 © lolo vasco

Xahu_22 © lolo vasco Trio Nordeste_17 © lolo vasco

Rodrigo Lauroba & Aitor Miramon San Martin Merkatuko agertokian aritutako bigarren eta azken taldea izan zen 58. Jazzaldi honetan.

Rodrigo Lauroba & Aitor Miramon_04 © lolo vasco

Txikijazz programaren barruan, atzo, haurrek osatutako publikoak Les Cuisinieres taldearen erritmo alai eta dantzagarriez gozatu ahal izan zuen Garberan.

Fnac Gunean Isla Tríok emandako kontzertuak bidea eman zien inprobisazioari eta soinu askeari, eta Motelas laukote donostiarraren bluesak jarraitu zion.

Isla Trío_36 © lolo vasco

Motelas_01 © lolo vasco

Nauticoolen, aire zabalean musikaz gozatzera bertaratutako publikoaz inguratua, izugarrizko giroa ekarri zuen Elena Setién donostiarrak.

Elena Setién_16 © lolo vasco

Jazzaldia Irunera ere iritsi zen Michele Hendricks & Ronald Baker Projecten kontzertua eskaintzeko.

Michele Hendricks & Ronald Baker Project_15 © Iñaki Luis

Aurten, Trinitate Plazako agertokia Julian Lage Trio eta Bill Frisell: Fourek estreinatu zuten.

Julian Lage Trio_12 © lolo vascoBill Frisell_05 © lolo vasco

Zurriola hondartza bete-bete eginda zegoela, Blue Lab Beatsek eta Viva Sueciak eman zioten azkena atzoko egunari. Azkena aipatutako Murtziako talde honen abesti arrakastatsuenei korua egin zien publikoak Keler Guneko gaueko bigarren kontzertuan.

Blue Lab Beats_03 © lolo vascoViva Suecia_027 © lolo vasco