single

Abian dira 57 Jazzaldian jardungo duten Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak

0

caligrama web 900x500

57 Jazzaldia 2022ko uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin.Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Emanaldiak Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran kokatua) eta Victoria Eugenia Club aretoan izango dira:

- Kutxa Kultur Kluba: sarrerak www.kutxakultur.eus  webgunean eskuragarri . 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
– Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

DATA

TALDEA

LEKUA

ORDUA

18 URTARRILA

Gregario de Luxe

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:30

27 URTARRILA

Arnela

KUTXA KULTUR KLUBA

19:00

1 OTSAILA

K-free

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:30

3 OTSAILA

Herman Family Singers

KUTXA KULTUR KLUBA

19:00

22 OTSAILA

ĒTHĘR ensemble

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:30

24 OTSAILA

Eva Alcaide Quintet

KUTXA KULTUR KLUBA

19:00

27 OTSAILA

Swingin’ Bayonne Trio

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:00

1 MARTXOA

HiruKote

KUTXA KULTUR KLUBA

19:00

3 MARTXOA

Senfina Truo

KUTXA KULTUR KLUBA

19:00

10 MARTXOA

Aldapeko Basque Latin Jazz

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:30

17 MARTXOA

Trío Zemí

KUTXA KULTUR KLUBA

19:00

21 MARTXOA

Horda

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:30

29 MARTXOA

Caligrama

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:30

31 MARTXOA

Carla Sevilla 5tet

KUTXA KULTUR KLUBA

19:00

11 APIRILA

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola Big Band

VICTORIA EUGENIA CLUB

19:30

 

Aurten aurkeztu diren 41 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 57 Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa