single

GARBERAK HARTUKO DITU 58 JAZZALDIAREN 10 KONTZERTU

0

Garberan, uztailaren 21etik 25era, bi kontzertu egunean: Jerry Bergonzi Quartet + Blue Lab Beats + Eri Yamamoto Trio + Michele Hendricks & Ronald Baker Project + Five Stars + Sara Dowling + Ill Considered + Amaika Rude + Les Cuisinieres + Iago Magoa

Donostiako 58. Jazzaldiak doako 10 kontzertu eskainiko ditu Garbera Merkataritza Gunean. Egun bakoitzean, 12:30etan, Txikijazz programazioaren parte izango den, eta familia osoarentzako aproposa izango den, kontzertu bat eskainiko da. Arratsaldez, 20:00etan, beste emanaldi bat izango da egunero, bertan adin guztietako publikoarentzat joko duten 5 talde ikusgai.

Jerry Bergonzi Quartet, Blue Lab Beats eta Eri Yamamoto Trio taldeen emanaldiak nabarmentzen dira. Jerry Bergonzi azken hamarkadetako saxofoi jotzaile handienetako bat da, bere hizkuntza propioa sortzen jakin duen maisua. Blue Lab Beats, borborrean dagoen Londresko jazz-eszenaren sormena, freskotasuna eta espiritu berritzailea hobekien islatzen dituen taldeetako bat da; bere musika “cool”, dotore, urbano eta modernoarekin. Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra, musika sakona, lirikoa, oroitarazlea eta sentsibilitatez betea egiten duena.

Garberak, bere eraldaketa burutzen ari den honetan, agente dinamizatzaile gisa jarraitu nahi du eta hirian egiten diren ekitaldietan aktiboki parte hartu. Nuria Vegas Garberako gerentearen hitzetan:”Gure espaziora hirian egonkortuak dauden kultur jarduerak ekartzen jarraitu nahi dugu, Jazzaldia bezain ospe handiko ekitaldien beste erakusleiho bat izan nahi dugu”.

Uztailaren 21

- Iago Magoa/Txikijazz (12:30)

Sara Dowling (20:00)

Uztailaren 22

- Les Cuisinieres/Txikijazz (12:30)

Ill Considered (20:00)

Uztailaren 23

Michele Hendricks & Ronald Baker Project/Txikijazz (12:30)

Jerry Bergonzi Quartet (20:00)

Uztailaren 24

Eri Yamamoto Trio/Txikijazz (12:30)

Blue Lab Beats (20:00)

Uztailaren 25

Amaika Rude/Txikijazz (12:30)

Five Stars (20:00)