single

ABIAN DIRA 59. JAZZALDIAN JOKO DUTEN TOKIKO TALDEAK HAUTATZEKO KONTZERTUAK

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Motelas 2023 2 c Patxi BU

59. Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean, Tabakaleran, izango dira:

- Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
– Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak hemen eskuragarri – 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.

DATA Taldea Lekua Ordua
13 Urtarrila Fran Serrano 4tet 0202 Club Aretoa – VEA 19:30
17 Urtarrila Gregario de Luxe Kutxa Kultur Kluba 20:00
26 Urtarrila Paul San Martín y Fran Serrano Dúo Kutxa Kultur Kluba 20:00
29 Urtarrila The Fake Cousins Club Aretoa – VEA 19:30
30 Urtarrila Óscar Garrido Quintet Club Aretoa – VEA 19:30
07 Otsaila Lutfi Jakfar Quintet Club Aretoa – VEA 19:30
08 Otsaila Moisés No Duerme Live Band Kutxa Kultur Kluba 20:00
09 Otsaila Les 4 Saxes & Co Kutxa Kultur Kluba 20:00
10 Otsaila Alex Haro´s Freedom Club Aretoa – VEA 19:30
13 Otsaila Euskal Hot Klub Club Aretoa – VEA 19:30
16 Otsaila Nacho Soto Trío Kutxa Kultur Kluba 20:00
18 Otsaila Iñar Sastre Kutxa Kultur Kluba 20:00
19 Otsaila MT4 Club Aretoa – VEA 19:30
23 Otsaila Motelas Kutxa Kultur Kluba 20:00
26 Otsaila Nhil Club Aretoa – VEA 19:30

Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa